Albistea

  • Elkarretaratzea Lekarozko –Baztanen- herrian

    2015-01-05
    Partekatu - Compartelo

    lekaroz igandea 4Iturria: Aroztegia eta gero zer.

    Lekarozko herrian -Baztanen- Aroztegiako PSISa salatzeko eta Baztango aferak Baztanen erabaki behar direla aldarrikatzeko atzo igandea 4 eguerdian elkarretaratzea egin zuten. 100 herritar baino gehiagok Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetutako eta aitzineko aldian ez bezala orain Baztango Udalaren eta herritarren gainetik salto eginez tramitatu nahi duten Aroztegiako PSISa salatu zuten. Lekarozek 341 biztanle ditu eta Aroztegiako proiektuan 230 etxebizitza lur urbanizaezinean egin nahi dute, baita luxuko hotela eta golf zelaia ere.

    Partekatu - Compartelo