Albistea

  • Biarritz: CADEk konduen auzitegiak AHTri buruz egindako txostena eman dio Rousseti

    2015-01-18
    Partekatu - Compartelo

    AHT Biarritz 2015-01 ACE

    Argazkia: ACE

    Iturria: Kazeta.

    Ostirala 16  goizean Alain Rousset Eskualdeko kontseiluko lehendakaria Biarritzeko Ozeanoaren Hirira joan da urteroko agiantzak iragartzeko. Bertara, 70 bat pertsona, besteak beste CADE, Stop Tafta eta Bizi elkartekoak hurbildu dira AHTren proiektua eta baita ere Ozeako Hiaren proiektuak salatzeko. Hauek “inutilak” direlako eta “diru galtzea” suposatzen dutelako. Elkarteek Konduen gorteko txosten bat eman diote kontseilariari.

    Ostirala 16, Alain Rousset eskualdeko kontseilariak, “AHTren defendatzaile sutsua”, bere agiantzak iragarriko ditu Biarritzeko Ozeanoko Hirian. Hitzordura CADE, Stop Tafta eta Bizi elkarteak hurbildu dira AHT proiektuaren baliogabetzea salatzeko eta aldi berean Biarritzeko Ozeanoko Hiriko proiektua “inutila” dela gainontzeko.

    cade biarritz Rousset 2015-01

    CADEk kontuen gorteak egindako txostena bat eman dio kontseilariari

    Victor Pachon, CADEko bozeramaileak adierazi du Konduen gorteak egindako txostena emanen diola Rousset kontseilariari. Horretarako, mobilizazioan epailez mozorrotutako bi pertsona ikusi dira. “Txostena emanen diogu, ziurrenik irakurri ere ez duelako egin”, aldarrikatu du Pachonek. Kontseilaria ailegatu denean, “epaileek” txostena eman diote eta kontseilariak erran du “irakurriko eta aztertuko” zuela.

    Tentsio momentua

    Mobilizaziora, Michel Veunac Biarritzeko auzapeza hurbildu denean, CADE eta beste elkarteei leporatu die “pankartak altzairuzko emaztearen obran jarri dituztela”. Honi, Victor Pachonek erantzun dio: “guk jarri ditugu pankartak arte obra batean, baina Euskal Herria bera arte obra bat da”.


    Partekatu - Compartelo