Ekainaren 19an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroaren aurkezpena egin genuen Euskadi Plazan Iberdrola dorrearen aurrean.
Hogei minutu iraun zituen ekitaldi xume eta jendetsua izan zen. Foroaren nondik norakoak azaldu eta Garoñaren kontrako adierazpena irakurri genuen.
Bizkaitarrak ez daude Garoñak dakarren arriskuaz kontzientziatuta, urrun ikusten dute. Bilbo 58 kilometrotara baino ez dago. Oso hurbil. Adibidez, Fukushiman bezalako istripua egonez gero Ordunte urtegia elikatzen duten ibaien eremuak kutsatuko lirateke, baita Zadorra sistemako eremuak ere.