Albistea

  • Ulia-Jaizkibel itsas babesguneari buruzko erakusketa, Uliako Interpretazio Gunean

    2015-07-02
    Partekatu - Compartelo

    Ulia Jaizkibel itsas babesgunea 2015 uztaila-Eguzkik antolatuta, abuztuaren 30era arte bisitatu ahal izango da.

    -Osagarri moduan, uztailaren 18an, Uliako “oihanean” barreneko ibilaldi bat egingo da, Jesus Mari Alquezarrek gidatuta.

    Ozeana Fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Jaizkibel-Ulia itsas babesgunea deklaratzeko proposamen zientifikoa egin zuten, eta proposamen hauxe du ardatz Eguzkik paratu duen erakusketak. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai, Uliako Interpretazio Gunean. Osagarri moduan, uztailaren 18an, ibilaldia egingo da Uliako “oihanean” barrena, Jesus Mari Alquezar mendizale ezagunak gidatuta.

    Ozeanaren eta Biologoen Elkargoaren proposamenak aurreikusten du 13.000 hektarea inguruko itsas babesgune bat deklaratzea Jaizkibel eta Ulia ondoan. Gobernu frantsesak Lapurdiko kostaldean dagoeneko hainbat itsas babesgune deklaratu dituela kontuan izanda, Donostia eta Biarritz bitartean 27.000 hektarea inguruko babesgune sarea sortuko litzateke. “Atlantiko europarreko itsas korridorerik garrantzitsuenetakoa izango litzateke, baita aniztasun handienetakoa ere”.

    Oceanak eta EBEOk mila espezie baino gehiago atzeman dituzte Ulia-Jaizkibel itsasaldean. Horietatik 50 inguru babestuta daude, identifikatu dituzten habitatetatik 12 bat bezala. Horrez gain, Kantauri itsasoan parekorik ez duten forma geologikoak ere aurkitu dituzte.

    Balore hauen berri eman nahi du Eguzkiren erakusketak.

    Izurdeak  Ulia Jaizkibel itsas babesgunea 2015 uztaila 2

    Abuztuaren 30era arte bisitatu ahal izango da, astearte eta igande bitartean, biak barne, 11etatik 14ak arte eta 17etatik 20ak arte.

    Osagarri moduan, uztailaren 18an, Uliako “oihanean” barreneko ibilaldia egingo da, Jesus Mari Alquezar mendizale ezagunak gidatuta. Goizeko 10etan abiatuko da Interpretazio Gunetik bertatik. Uliako txoko ezkutuak ezagutzeko aukera bikaina.

    Eguzki, 2015eko uztaila

    Izurdeak Ulia Jaizkibel itsas babesgunea 2015 uztaila 3

     Triptikoa ikusteko sakatu hemen

     


    Partekatu - Compartelo