Lekeitioko jaietan, eta batez be antzar egunean, sortzen den zabor askok uretan amaitzen du, eta itsasoa kutsatzen du. Gure itsasoak zabortegi bihurtzen ari dira!
Halako egoerak ez errepikatzeko, neurriak hartu behar dituzte udalak, taldeek eta herritarrek:
Udalak edukiontzi gehiago ipini behar ditu hondakinak bota eta birziklatzeko.
Jendeari edukiontzi horiek erabili behar dituela gogora arazi behar zaio, kartelen bidez, megafoniatik…
Lurrean lagatzen diren hondakinak uretara ez jausteko, udalak sareak ipini behar ditu (urteren batean ipini izan dira txosnetako barandan).
Uretara jausten diren hondakinak jasotzeko txalupa bereziak egokitu behar dira (Ondarroako portuan dago halako bat, eta Lekeition erabili daiteke jaietan).
Txosnek aspaldi hartu zuten edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko erabakia. Ohitura hori herri guztira zabaldu behar da. Zaborra eta kristalak gutxituko dira.
Ondo pasatzea eta garbi jokatzea posible da, neurriak ipintzen badira eta jendeak arduraz jokatzen badu.