Albistea

  • Donostiako metroari buruzko hitzaldia

    2015-09-18
    Partekatu - Compartelo

    Donostiako metroa 2015 irailaDonostialdeko Metroaren proiektuak eztabaida eta kezka piztu duela ez dago zalantzarik. 24 ordutan, proiektua gelditzearen aldeko hainbat bizilagun eta elkartek antolaturiko  bi jardueratan bi areto bete dituzte herritarrek. Joan den astelehenean (irailak 14) 150 lagunetik gora bildu dira Amara Zaharreko Karmeldarretan  egindako asanbladan. Asteartean, berriz,  Ander Gortazar arkitektoak  “Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa” izenburupean hitzaldia eman zuen Koldo Mitxelenan. Barruko eserlekuak beteta, liburutegiaren sarreran ere bildu zen jende andana, hitzaldia kanpoko telebistaren bitartez jarraitzeko.
    Hitzaldiaren bideoa duzue azpiko lotunean, baita Ander Gortazarrek bere hitzaldi argigarrian azaldutako zenbait ideia laburbiltzen dituen testu bat ere.
    Dokumentua ikusteko, klikatu hemen
    Hitzaldiaren bideoa:
    https://youtu.be/avmwY1mlyG4
    https://www.youtube.com/watch?v=avmwY1mlyG4&feature=youtu.be

    Partekatu - Compartelo