Albistea

  • Arrantza sostengarriaren alde

    2015-12-03
    Partekatu - Compartelo

    OLYMPUS DIGITAL CAMERABeste talde ekologista batzuk bezala, gure mezua ere Bruselasera heldu da :

    EGUZKI Talde Ekologista zurekin harremanetan jarri gara Ozeano Atlantikoko Ipar-Ekialdeko itsaso sakonetan arrantza erregulatu eta sakonera handian dauden habitatak jarduera hauetatik babesten dituen proposamenaren harira. Jakinaren gainean egongo zarenez, gure ozeanoaren ekosistema hauskorrenetakoak aipatu inguruetan aurkitzen dira.

    Kontseiluan eta Komisioan egiten ari diren eztabaidetan itzaletik baina sakonera handian arrantzatzeko proposamenaren aldeko jarrera erakusten ari zarela jakin dugu. Mantentzen ari zareten eztabaidaren punturik garrantzitsuenetako bat, arrasteko teknikak 800 metrotako sakoneran erabiltzearen ingurukoa da. 2012 eta 2013an, Europako Parlamentuan asko eztabaidatu zen gai hau bera eta irtenbideen artean proposatu ziren arrastreko arteko erabilera 200, 400 eta 600 metrotako sakonerara mugatzea. Sare mota hauen erabilera mugatzeko 2013ko abenduan ospatutako bilkuran, 600 metrotako sakoneran debekua jartzea bozkatu zen (zientzialariek egun gomendatzen duten sakonera baita) baina zoritxarrez, 9 botorengatik atzera bota zen proposamena; gero, boto hauek zuzenduak ere izan ziren baina zuzenketak ez zuen ezertarako balio izan eta ez zen bozketaren emaitzik aldatu, nahiz eta erakundearen arauek hala agindu.

    Arrastreko artea erabiltzeko sakoneraren inguruko eztabaidak daukan garrantzia eta urgentzia kontuan hartuta, eta eztabaida zein puntutan dagoen ikusita, eskatzen dizugu, X anderea, gure bizi euskarria babesteko arrastreko arteen erabilera 800 metrotako sakoneratik behera mugatzeko proposamenaren alde egitea. Neurri hori hartzeak kaltebera diren itsas ekosistema gehienen babesa ziurtatuko luke, izan ere, gune horiek ugalketa eta elikadura guneak dira arrantzatzen diren espezie askorentzat. Proposatzen dizuguna aurrera eramateak konpromisu handia eskatzen du baina jarduera horri lotuta bizi diren gure herriko arrantzaleen onura bermatuko du, gure arrantzaleek itsas inguruarekiko modu selektiboago eta errespetuzkoago batean gauzatzen diren jarduerak babesten dituztelako.

    Aldez aurretik eskerreak ematen dizkizugu 800 metroko sakoneratik behera arrastreko arrantza mugatzeko proposamen honekin ados agertuko zarelakoan. Zuk hala nahi izatekotan, gai honen zein beste edozein gairen inguruan hitz egiteko prest gaudela jakinarazten dizugu.


    Partekatu - Compartelo