Albistea

  • Debekatu egin dute Garoñako zentralaren aurka larunbaterako deitutako martxa

    2015-12-15
    Partekatu - Compartelo

    garoña 2015 abenduaIturria: Berria.

    Gogoeta egunerako deituta dagoenez, hauteskundeetan eragina izan dezakeelakoan debekatu dute.

    Araba Garoñarik Gabe plataformak antolatu zuen mobilizaziora Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra berriro martxan jartzearen aurka, eta eragile ugarik egin zuten bat deialdiarekin. PPk egin zion batzordeari manifestazioa egiteko egokitasunari buruzko kontsulta.

    Hauteskunde Batzordeak uste du martxaren gaia igandeko “borroka politikoaren barruan” kokatzen dela; hortaz, ebatzi du deialdia ez dela bateragarria Espainiako hauteskunde legeriarekin. Antolatzaileek helegitea aurkez dezakete Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian.

    Azaro amaieran, Garoñako zentrala behin betiko ixteko eskatu zioten Arabako Batzar Nagusiek Espainiako Gobernuari.


    Partekatu - Compartelo