Albistea

  • Ingurumeneko fiskaltzak epaitegian Gipuzkoako ehiza federazioa salatu du Oiartzungo legez kanpoko tiro-eremuan ingurumenaren aurka egindako delitu penalagatik

    2015-12-20
    Partekatu - Compartelo

    olaberria tiro eremua 2015 abendua 4

    Olaberriako tiro zelaian hartutako irudiak (ez da arkalekoa): Tiro zelaiaren erabilera jarraituak berunez eta plater zatiz betetzen ditu bazterrak, Olaberrian bezala

    Eguzki talde ekologistak positiboki baloratzen du abenduaren 1ean Ingurumenaren aurkako delituetarako Fiskal Delegatuak jarritako salaketa, hain zuzen ere eskumeneko Epaitegian Gipuzkoako ehiza federazioaren aurka. Ministerio Fiskalak garatutako Ikerketa Diligentzien ondoren, salaketa jarri da, kutsadura handiko gertakari zantzuak izan baitira. Eguzki taldeak hamarkadetan zehar salatu izan du tonaka berun isuri izana, osasun publikoarentzat izan daitezkeen kalteak barne, Oiartzungo Arkale-Gurutzen, zehazki Trapadako eremuaren lurzoruetan, landaredian, abereetan, ibilguetan eta kontsumorako ur-bilketan. Izan ere, bertan ehiza federazioak duela urte batzuk legez kanpoko tiro-eremu aktibo bat du.

    Horrela, bada, 2013tik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari eta Oiartzungo Udalari eskatu zaie Trapadako Plan bereziaren bitartez legez kanpoko tiro-eremua legeztatzeko saioa gerarazteko. Udalak ehiza federazioari eskatu zion ingurumen alorreko gai garrantzitsu hori ebaluatzea, hau da, Eguzkik salatu zuena: lurzoruaren kutsadura ebalua zezala, batez ere metal astunen pilaketa handiari zegokiona, esaterako beruna, urteetan zehar tiro-eremuan legez kanpo izandako jardueragatik sortutakoa. 2014an Udalak erabaki zuen Fiskaltzaren aurrean gertaera horiek ez salatzea. Dena den, gure ustez, erabaki hori ez zen oso zuzena izan, eta jarritako salaketak horrelaxe egiaztatzen du.

    Zigor-kodeak zigortzen ditu, beste ekintza batzuen artean, Legeak edo ingurumena babesteko izaera orokorreko xedapenak urratuz, zuzenean edo zeharka isurketak, zarata edo bibrazioak eragin edo gauzatzen dituztenak edo atmosferan, lurzoruan, lurpean edo lehorreko, itsas edo lurpeko uretan kutsadura eragileak, ur-bilketak barne, guztiek sistema naturalen osasunaren oreka larri kaltetu baitezakete.

    Ehizaren lobby-ak ohituta gauzka bere jarduera korporatiboa eta zigorrik gabekoa izatera eta ingurumenaren aurkakoa: legez kanpoko ehiza postuak, ezkutuko ehiza, mendi eta mendi-lepoetan segurtasun eza, mehatxatutako espezieak tiroz hiltzea, babestutako eremuak sortzearen aurkako jarrera, neurrira egindako legeak, bioaniztasuna kudeatzeaz arduratu beharreko politikoen eta erakunde publikoen artean infiltratzea, etab. Erabateko zigorrik gabeko izaera horrek definitzen ditu Gipuzkoako eta Euskal herriko ingurumen naturalean jarduten duten erakunde zinegetikoak, Administrazio Publikoan jarduten duten EAJ/PNV bezalako alderdi atzerakoiek babestuta.

    Aire librean dauden gisa horretako instalazio kutsatzaileek, bere garaian, ingurumenean eta gizartean eragindako kalte nabarmenek berekin ekarri zuten Olaberria, Donostia eta Oreretako tiro-eremuak itxi izana. Horrela, zaratek eragindako eragozpenak eta etengabeko salaketak, landa eta abereentzako eremutan berun eta bestelako metal metaketa handiak, eta horren guztiaren ondorioz ibai eta erreketako kutsadura nahiko motibo eta arrazoi dira jarduera horiek ixteko. Oiartzungo egoerari lotuta, Arkaleko tiro-eremuaren izaera klandestinoak eta legez kanpokoak indartzen dute ehiza sektorearen zigor-gabetasun salaketa. Edonola ere, ingurumeneko legeriaren egungo aplikazio maila aztertu ondoren, ez dugu erraz ikusten salaketa judizialaz haratago joatea. Baina, Gipuzkoako Lurralde Fiskaltzak salaketa bere egin du, eta horrek adierazten du zein diren inolako zigorrik gabe kutsatzearen arduradunak.

    Azkenik, mugimendu ekologistak aldarrikatzen du lur-sail horiek EAEko Lurzoru kutsatuen inbentarioan sartzea eta ehiza federazioak berehala kutsadurarik gabe uztea. Beraz, Eguzkik eskatzen du legez kanpoko instalazio toxiko, kaltegarri eta kutsatzaile horiek ixtea berehala.

    2015.12.19 EGUZKI talde ekologista eta antinuklearra


    Partekatu - Compartelo