Ostegun goizean piztu zen sua Arantzan; kontrolpean zegoen arren, astelehenean berpiztu eta Artikutzara zabaldu zen.
Igeldoko behatokiak jakinarazi duenez historiako abendurik lehor eta beroena izan da pasa berri dena. Lehorte horrek eragina izan du esparru askotan, eta baita ere, azken aldian Euskal Herrian izan diren suteetan. Eguberri bezperan, hilaren 24an, sutea piztu zen Arantzan. Ustez kontrolpean zegoen arren, igandetik astelehenerako goizaldean, sutea zabaldu egin zen Mendebalderuntz, Artikutzaruntz.
Goizuetako suhiltzailea, boluntario
60 suhiltzaile lanean aritu ziren astelehenean, Artikutza parean, sua itzaltzen. Lanean aritu ziren suhiltzaileak Altsasu, Auritz-Burguete, Nabaskoze eta Oronotzekoak ziren; eta Bera, Goizueta eta Lesakako suhiltzaileak aritu ziren boluntario lanetan.