Albistea

  • Andoainen Ipar Haizea taldea sortu da

    2016-01-16
    Partekatu - Compartelo

    ANDOAIN IPAR HAIZEA AURKEZPENEKO ARGAZKIAAzken hilabeteetan abian jarri da, berriz ere, Gipuzkoan erraustegi bat eraikitzeko egitasmoa. Dakizuen bezala, proiektua Zubieta inguruan kokatzen da, Andoaindik oso hurbil. Hain zuzen ere, erraustegia eraikiko den lekutik 3 kilometro ingurura kokatzen da, ondorioz  eragin handiko 5 kilometroko perimetroaren barruan.

    Mehatxu larritzat jotzen dugu eraikuntza hau oro har gipuzkoar guztientzat eta  zehazkiago andoaindarrontzat. Besteen artean, Instituto de la Salud Carlos III erakundeak gai honi buruz egindako txostenak baieztatzen du erraustegia bezalako azpiegiturek oso eragin larriak dituztela bertatik 20 kilometro bitarteko eremuan kokaturik dauden hirigunetako gizakien osasunean. Zaborren erretzeak guretzako eta gure ingurumerako kaltegarriak diren produktuak, kopuru handitan, sortzen ditu. Eta gai horiek, nabarmen handitzen dituzte gizakiongan minbizi mota batzuk edo diabetesa izateko aukerak, are gehiago erraustegitik 5 kilometroko ingurunean dauden herrietan, Andoain kasu.

    Egoera kezkagarri honen aurrean, Zubietako erraustegiaren aurkako plataforma bat eratzea erabaki dugu Andoaingo bizilagun talde batek. Plataforma ireki eta anitza, non andoaindar guztiek bere lekua izango duten. Errausketa proiektuaren bultzatzaileei hausnarketarako deia luzatuko dien giza taldea alternatiba, eztabaida eta negoziaziorako bideak ireki ditzaten, kontuan izanik proiektu honek ingurumenean eta osasunean dituen ondorioek guztioi eragingo digutela.

    Horrenbestez, gaur aurkezten dizuegu Ipar Haizea herritar plataforma eta, bide batez, dei egiten diegu gipuzkoar guztioi ondorengo deialdietan parte hartzera:

    • Otsailaren 20an Arduraren aldeko giza katea 12tan Arrate Plazan
    • Martxoaren 12an Osasunaren aldeko martxa 17tan Etxeberrieta Plazan


    Partekatu - Compartelo