Albistea

  • Gladys del Estalen omenezko ekitaldi hunkigarri bezain alaia

    2016-06-06
    Partekatu - Compartelo

    2016-06-05 12.20.50Eguzkik antolatuta, gaur eguerdian egin da Gladys del Estalen omenaldi hunkigarri bezain alaia. Izan ere, hori da aurten 37 urte egin dituen omenaldi honen ezaugarri nagusietako bat: Gladysen hilketa bidegabe hori oroitu, bai (nola ahaztu, gainera), baina alaitasunez, guk Gladysen heriotza baino gehiago haren bizitza gogoratzen dugulako.

    Eguerdian, Gladys Eneko ate nagusian bildu gara, ohi bezala, eta hortik, trikitixa lagun, erromeria-giroan igo gara Gladysen omenezko oroitarriraino. Han, aurreskua, lore-eskaintza, lagunen oroitzapen emozionatua eta kantak ez dira falta izan. Ezta aktualitatearen irakurketa bat ere (Garoña, erraustegia, metroa…). Izan ere, EGUZKItik behin baino gehiagotan nabarmendu dugunez, guk Gladys oroitzen dugu gure laguna zelako eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizirik daudelako gaur egungo borroka ekologistetan.

    Ekitaldia Ester Zabalegiren jota pare batekin bukatu dugu.

    2016-06-05 12.24.28


    Partekatu - Compartelo