Albistea

  • Hondakin bilketa Alabortza hondartzan igande honetan (2016/06/02)

    2016-06-06
    Partekatu - Compartelo

    NewspaperIngurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Mater Museoa, Jaizkibel Amaharri, EIBE, EGuzki BIdasoaldea eta Surfrider EspaƱa erakundeek hondakin bilketa bat antolatu dute ekainaren 5ean Pasaia Donibaneko Alabortza hondartzan 10etan.

    Bilketa hau, hiritar guztiei zuzendua, ureko hondakinen arazoaren inguruan kontzientzia piztu nahi du, igandean Ingurumenaren eguna dela aprobetxatuz. Era berean, Jaizkibeleko ondare kulturala zein naturala ezagutzera emango da ere, berau babestu eta defendatzeko garrantzia nabarmenduz.

    Beraz, interesatua dagoen edonor Pasai Donibaneko Alabortza hondartzara gerturatzea besterik ez du, goizeko 10etan. Bertan, partaide guztien artean hondakinak biltzeari ekingo diogu. Geroago, 11.30tan ureko hondakinen inguruan sentsibilizazio tailer bat egingo da, ohitura jasangarriagoak bultzatzeko asmoz. Azkenik, 12.30tan organizatzaileek hamaiketako bat eskainiko dute parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahian.

    Horrez gain, ekintza honetan, Joseba Mercader artista tolosarrak parte hartuko du ere, zeinak bildutako hondakinekin obra artistiko bat egingo du. Artelan hau pixkanaka-pixkanaka sortua izango da Pasaia San Pedroko Puntetako inguruan eta bertan ikusgai egongo da, hilabete batez gutxi gora behera, bertatik igarotzen den edozein pertsonak ikus dezan.

     


    Partekatu - Compartelo