Albistea

  • Mendi irteera Belartzara. Desagertzear dagoen parajea

    2016-06-16
    Partekatu - Compartelo

    triturado mendi martxa (12) 3ULERTEZINA iruditzen zaigu Belartzan (Donostia-Añorga) 20 hektareako industrialde bat egin nahi izatea, kontuan hartuta 3 km-ra 70 hektarea dituen eta enpresa bat bera ere ez duen Eskuzaitzeta (Zubieta) industrialdea dagoela. Halaber, ONARTEZINA da Donostiako Udalak lanak lizentziarik gabe hasteko baimena eman izana eta aire zabalean arrokak txikitzen eta ale xehe bihurtzen utzi izana, aurretik Ingurumen Inpaktuaren inguruko nahitaezko azterlana egin gabe; izan ere, eremu hau balio handiko gunea da natura, nekazaritza eta paisaia aldetik HAPOren (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) arabera, eta UNANUE Parkearen ondoan dago. Zergatik hainbesteko presa? Eraiki eta eraiki ari dira, eta gero zer?…………………….. ondotxo dakigu erantzuna!.

    Belartza 4732-3Balio natural handiak dituen landa eremu bat eremu urbanizagarri bihurtzeak eragiten dituen kalteak ugariak dira. Eremu honetan, 25 hegazti espezietik gora daude erroldatuta, horietako batzuk galzorian, hala nola miru gorria, belatz handia edo ferra-saguzarra, eta belardiz eta baratzez osatutako landazabala era orekatuan nahasten da zuhaizti autoktonoekin, batez ere ibarretan. Paisaia oso ederra da, isurialde batetik Donostiako hondartza eta itsasoa ikusten dira, eta baita Mendizorrotz ere, eta beste isurialdetik, berriz, Adarra, Ernio eta Gipuzkoako eta Nafarroako mendi guztiak.

    Hau guztia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu ekainaren 19an, igandean. Halaber, Unanue-Zar baserri zaharra eta Unanue haitzuloa ikusiko ditugu. Azken hau babestuta dago, eta balio handiko ondare naturala eta kulturala da.

    belartza-kartela

    EKAINAK 19 IGANDEA    TOPOA DONOSTIATIK: 8,43

    ERREKALDEKO GERALEKURA ORDU HONETAN IRISTEN DA:  8,52

    IBILALDI INTERPRETATIBOA-GIDATUA BALIOAK ETA ARAZOAK EZAGUTZEKO

    IRAUPENA: 2 ORDU ETA 40 MINUTU.  EKARRI OINETAKO EGOKIAK, IBILALDI ERRAZA, 250 METROKO DESNIBELA

       Antolatzaileak:

    EGUZKI-N2000  eta Jesusmari Alquezar CVC ohorezko lehendakaria.

    Babesten dute: NATURKON  (Gipuzkoako talde naturalistak eta kontserbazioni) eta BELARTZAII GELDITU auzo-elkartea


    Partekatu - Compartelo