Albistea

  • Ibilaldia San Marko-Txoritokietan zehar

    2016-07-11
    Partekatu - Compartelo

    San Marko mendia Errenteria

    San Marko mendiaren magal naturalena

    BERTAKO XARMA ETA MEHATXUAK EZAGUTUKO DITUGU.

    San Markos eta Txoritokieta mendiek LAU HAIZETA parke naturala osatzen dute; naturagune babestua hau Donostian, Errenterian eta Astigarragan dago, eta 600 Ha ditu. Bi gailur hauetatik paisaia zabala ikus dezakegu, Oiartzun, Urumea eta Bidasoa ibaien bailaretatik Lapurdi eta Igeldoraino, eta baita Aiako-Harria (Natura 2000 Sarea) eta Nafarroarantz hedatzen diren zenbait mendi ere.

    Atseden hartzeko nahiz paseatzeko paraje eder honen historia aberatsa da, eta aztarna dezente utzi ditu denboran zehar. Hala, ondo kontserbatutako zenbait monumentu prehistoriko daude, aspaldiko artzainen bizimodua gogorarazten dutenak, eta ondare arkitektonikoa eta kulturala diren XIX. mendeko gotorlekuak.

    Txoritokietako harrrobia inerteen kontrolatu gabeko pilaketaIngurumen eta gizarte eraginak: Ondorengokoak dira jada abandonatuta dauden zenbait harrobi, abiadura handiko trenaren mehatxua, telefoniako antenen ugaritzea, eta Gipuzkoako ZABORTEGIRIK handiena; denbora gehien martxan egon den zabortegi honetan, Gipuzkoa erdiko hondakin bereizi gabeak utzi dira hamarkadatan zehar. Zabortegia itxi arren, eta usain txarrak desagertu eta kamioien etengabeko joan-etorriak amaitu arren, SAN MARKOS MANKOMUNITATETIK erabaki dute transferentziagunearekin jarraitzea, eta udalerrietan jasotako zaborra (errefusa) zabortegi honetara garraiatzea, eta trinkotu ondoren, Kantabriara, 180 km-ra dagoen Merueloko zabortegira eramatea. Bizilagunek urtetan jasandako eta salatutako eragozpenei muzin eginez, berriro aukeratu dute leku hau Gipuzkoa osoko zabor gehiena biltegiratzeko. Honakoa atzerapauso handia da; izan ere, zabortegia eta azpiegitura honek berekin zekartzan arazoak desagertutzat jotzen ziren.

    San Markoko zabortegia airetik

    San Markoko zabortegia airetik. Negutegiak zaboretgi gainean eraikita daude.

    Horrez gain, hortxe daukagu osasun publikoan eta ingurumenean eragina izango duen Zubietako (Donostia) errauskailua egiteko proiektuaren mehatxua. Hau are larriagoa da kontuan hartzen badugu errausketaren ondorioz sortutako errautsak uzteko zabortegiak beharko direla. Ibilaldi honen bidez, gertu egon arren batzuetan ezezagunak zaizkigun leku hauek ezagutarazi nahi ditugu batetik, eta bestetik, paraje honenganako eta bertako jendearenganako presioa salatu nahi dugu.

    Uztailaren 17an, igandean, 9:30etan ikusiko dugu elkar Errenteriako Beraun auzoko Monroy plazan (San Markos kaleko errotondan, Eroski ondoan),Donostiako Gipuzkoa plazan hartzen den Ekialdebus konpainiako E-5 BERAUN-DONOSTIA linearen autobus-geltokiaren ondoan.

    Txoritokieta baso gaztea

    Zorionez baso gazteak ere badira Txoritokietan.

    Hortik abiatuta, Txoritokietara joango gara; monumentu megalitiko batzuk bisitatuko ditugu, eta bertako balioen eta aurreikusten diren proiektuen berri emango dugu. Zabortegi zaharretik pasatzean, egungo egoera azalduko dugu, eta zaborra ekartzeak inguruan izango lituzkeen eraginak aipatuko ditugu. Azkenik, San Markos Gotorlekura joango gara. Ibilbidean zehar, naturagune babestu honen ondare naturalaren eta kulturalaren balioak, eta egun dauden proiektuak eta mehatxuak azaltzen joango gara, eta agerian utziko dugu hiru udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren paralisia Lau Haizeta parkea behar bezala kudeatzeko eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

    UZTAILAK 17 IGANDEA, BERAUN AUZOA, ERRENTERIA (SAN MARKOS KALEA, EROSKI ONDOAN) IBILALDIAREN HASIERA: 9:30 – IRAUPENA: 2 ORDU 30 MINUTU. IBILALDI INTERPRETATIBOA-GIDATUA, ADIN GUZTIETARAKO EGOKIA, ONDAREA ETA ARAZOAK EZAGUTZEKO. EKARRI OINETAKO EGOKIAK, IBILALDI ERRAZA, 200 METROKO DESNIBELA.

    Antolatzailea: EGUZKI-N2000

    GARRAIOA: TOPOA-METROA (GALTZARABORDAKO GELTOKIA), E-5 BUSA DONOSTIAKO GIPUZKOA PLAZATIK 8:50ETAN, ETA AUTOA. EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, DEITU 688662532 TELEFONO ZENBAKIRA. E-5 (BERAUN) BUSA DONOSTIAKO GIPUZKOA PLAZATIK 8:50ETAN DONOSTIALDEA TOPOA-METROA: GALTZARABORDAKO GELTOKITIK MONROY PLAZARAINO (IBILALDIAREN HASIERA)


    Partekatu - Compartelo