Albistea

  • Abuztock-etik igandeko giza katera: erraustegiaren kontrako mobilizazioak ez du etenik

    2016-09-05
    Partekatu - Compartelo

    Jende askok hartu zuen parte Abuztock jaialdian. Horren lekuko da irudi hau.

    Jende askok hartu zuen parte Abuztock jaialdian. Horren lekuko da irudi hau.

    Erraustegiaren kontrako mobilizazioak ez du etenik. Joan den asteburuan Abuztock jaialdi arrakastatsua izan zen nagusi; datorrenean, berriz, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak Kontxako estropaden azken txanparekin batera antolatu duen giza katearen txanda izango da. Hona hemen hitzordu zehatza: giza katea abiatuko da igandean, irailak 11, goizeko 11.30ean, Kontxako lehenengo arranplatik. Eguzkik espresuki deitzen du ekintza honetan parte hartzera.

    GuraSOSek antolatuta igandean Gladys Enean egin zen Abuztock jaialdiari dagokionez, ezbairik gabe arrakastatsua izan zela esan beharra dago. Irudiek argiro erakusten dute ekimenak harrera bikaina izan zuela.

     

    Asko izan ziren errebindikazioaren ahotsari musika jartzera prest agertu zirenak.

    Asko izan ziren errebindikazioaren ahotsari musika jartzera prest agertu zirenak.

    Alor desberdinetan aritzen diren pertsona ezagun askok hartu zuten parte, baina han entzundako gauza guztietatik bat aukeratu behar bagenu, nabarmenduko genuke GuraSOSen honako gogoeta hau: epaitegietara jotzea beharrezkoa da, baina, beharrezkoa izanda ere, ez da begi-bistatik galdu behar epaitegietako bidea herri-mobilizazioaren osagarri bat baino ez dela; orain dela gutxi, epaile batek GuraSOSi arrazoi eman eta elkartearen helegite batek aurrera egitea ahalbidetu zuen, Foru Aldundiaren nahiaren kontra, eta hori oso ondo dago, jakina, baina pilota gizartearen teilatuan dago; gizarteak bere ahotsa entzunarazten badu, horrek ondorioak izango ditu.

    Igande honetan, giza katean, gure ahots ozen entzunarazteko aukera berri bat dugu.

    IMG-20160804-WA0000

     


    Partekatu - Compartelo