Albistea

  • Jaizkibelgo geoformez gozatzeko eta itsas erreserba errebindikatzeko ibilaldia

    2016-09-14
    Partekatu - Compartelo

     

    Itxura xelebreko arrokak Jaizkibelgo ondareetako bat dira.

    Itxura xelebreko arrokak Jaizkibelgo ondareetako bat dira.

    Eguzkik Jaizkibelgo geoformez gozatzeko eta itsas erreserba errebindikatzeko ibilaldia egingo du igandean, irailaren 18an. Beste batzuetan bezala, ekimen honek luxuzko gidari bat izango du: Jesus Mari Alquezar, Club Vasco de Camping elkarteko ohorezko presidentea. Interesatuek Kabitteko kantinan dute hitzordua, goizeko 9.30an. Ibilaldiak batez beste bi ordu iraungo du, erraza da eta adin guztietarako egokia.

    Kantinatik abiatuta, kostalderantz abiatuko gar. Mitxintxola inguratuko dugu eta Bonazaitzara iritsiko gara itsasbazterreranzko bidea hartzeko. Erreka igaro ondoren, Grankanto harkaitz-formazioarekin, lehenik, eta, gero, Sanjuanarrirekin topatuko gara. Bertan, gure kostaldeko forma geologikorik ederrenetako batzuk daude.

     

    Pasaiako kanpo-kaia, momentuz "aparkatuta" vaina zeharo baztertuta ez dagoen proiektua.

    Pasaiako kanpo-kaia, momentuz “aparkatuta” vaina zeharo baztertuta ez dagoen proiektua.

    Ibilaldian zehar, zenbait adituk parajearen ondare natural eta kulturalak azalduko dituzte, eta, halaber, kanpoko kaiaren proiektuak izango lituzkeen eraginei buruzko informazioa ere emango dute.

    Ibilaldi honen helbururik nagusienetako bat da Jaizkibel parean itsas erreserba sortzeak izango lukeen garrantziaz ohartaraztea; izan ere, gaur egun Jaikibelbgo lurgaineko eremua babestuta dago, Natura 2000 Sare europarraren barruan, baina itsasoak ez. Babes hori behar-beharrezkoa da itsasoko espezieen aberastasuna eta biodibertsitatea bermatzeko, munduan bakarra den bazter zoragarri honetaz gozatzen jarraitzeko eta superportu eta beste proiektu suntsitzaile eta alferrikakoek lekurik ez izateko.Captura de pantalla 2016-09-14 a las 09.15.32

     


    Partekatu - Compartelo