Igandean, Oarsoaldeko Eguzkik antolatuta, 50 pertsona inguruk parte hartu dugu Jaizkibelgo geoformak ezagutzeko txango ikusgarrian.
Hasieran euri pixka bat egin duenez, bidea labainkorra zegoen, bainan pixkanaka Grankantora iritsi gara, eta han geoformen edertasunaz gozatzeko aukera izan dugu.
Jesus Mari Alquezarrek eta Eguzkiko kide batek ohartarazi dute Jaizkibelgo labarrek eta Jaizkibelgo kostalde osoak berebiziko balioa dutela eta, hala ere, superportu-proiektuaren mehatxupean jarraitzen dutela. Labarrak babesteaz gain, Jaizkibel eta Ulia parean itsas erreserba bat deklaratzeko beharra ere nabarmendu dute.
Parte-hartzaileok gustura geratu gara eta Eguzki dagoeneko irteera berri bat prestatzen hasi da, oraingoan Aralarrera, zehatz-mehatz, pista-proiektu berri batek mehatxatzen duen parajea bisitatzera. Urrian izango dugu informazio gehiago.