Albistea

  • Ondarretako kutsadura-kasu “arraroa”ri buruzko argibideak eskatu ditu Eguzkik

    2016-10-02
    Partekatu - Compartelo

    Ondarretan urak beztu dira eta erantzuleak ez dira txipiroiak izan.

    Ondarretan urak beztu dira eta erantzuleak ez dira txipiroiak izan.

    Irailaren 19an hartutako ur-laginen analisien arabera, Ondarretan, Tenis partean, “kontuz” bainatzeko gomendioa eman zuten, baina hondartza-denboraldia joan den ostiralean bukatu zen eta gomendio hori inoiz ez da bandera horiaren bitartez Ondarretan bertan seinalatu. Beraz, erabiltzaile gehienek ez dute gomendioaren berri izan eta bainatu dira “bainu librea” balitz bezala.

    Kronologia honako hau da:

    Irailaren 23an, Bioaniztasuna eta Ingurumena Kudeatzeko Udal Atalak boletin bat argitaratu zuen (testu honekin batera kopia bat bidaltzen dugu). Boletin honek zera zioen, irailaren 16an hartutako laginen analisien arabera, Ondarretako Tenis parteko uren kalifikazioa “nahikoa” baino ez zen. Horren ondorioz, “kontuz bainatu beharra” zegoen. Boletinean bertan gogorazten zenez, “kontuz bainatu beharra”k zera esan nahi du, gehienez ere 10 minutuko bainua eta ondoren ur gezako dutxa bat hartzea aholkatzen dela. Bestela, bainuzaleen larru-azalean eta mukosetan arazoak sor daitezke; bainua haien osasunaren kaltean izan daiteke, alegia.ondarreta4eus– Udalaren webgunean irailaren 27ra arte ez zuten gomendio honen berri eman.

    – Irailaren 28an, gomendioa hondartzan bandera horiaren bitartez seinalatu gabe jarraitzen zutela ikusita, Eguzkik egoeraren berri emateko ohar bat plazaratu zuen.

    – Irailaren 29an, webgunetik “kontuz bainatu beharra” gomendioa kendu eta “bainu librea” jarri zuten, irailaren 26an hartutako laginen gainean egindako analisi berrietan oinarrituta.

    Udalak hondartzetako uren kalitatearen segimendu ona egiten du. Horretaz ez dugu duda egiten. Baina alferrik da informazio egokia izatea baldin eta erabiltzaileei azkar eta argi helarazten ez bazaie. Eta kasu honetan berandu eta gutxi informatu zaie. Izan ere, gomendioaren webean argitaratuta ere, hondartzan bertan bandera horiaren bidez adierazten ez bada, erabiltzaile gehienak Tenis partean bainatu dira “libre” balitz bezala, Ondarretako gainerako parteetan bezala, alegia. Eta ez zen horrela.

    Gauzak horrela, Eguzkik Alfonso Gurpegui Ekologia zinegotziari kutsadura-kasu honi buruzko argibideak eskatu dizkio. Izan ere, kasu hau “arraroa”, behintzat, badela onartu beharra dago. Halaber, kutsaduraren iturburua zein den (abuztuan Tenis partean bertan beste kasu bat izan zen) eta Udalak honen aurrean nolako neurriak hartzeko asmoa duen eta zein epetan ere galdetu dio.


    Partekatu - Compartelo