Aralarreko pistak salatzeko mendi-irteerak harrera ona izan du
2016-10-24
Partekatu - Compartelo
140 pertsonek parte hartu zuten igandean Landarlanek eta Eguzkik Aralarreko pista berriak salatzeko antolatutako mendi-irteeran.
Parte-hartzaileak Errekontako lepora iritsi ziren, eta bertan, haritzek euriaz babestua, asanblada egin zuten. Poriektuaren ezaugarriak, lanak legez kanpo egiten ari direla eta aurrera begira eman beharreko pausoak izan zituzten hizpide.
Goroskintxu eta Elutxetaraino pista-proiektua berez onartezina bazen, haserrea areagotu egin da Mankomunitateak pista gehiago egiteko asmoa duela jakin ondoren.
Asanblada bukaeran onartu egin zen proiektu txikitzaile hauen kontra lanean jarraitzea.
Hasierako proiektua gutxi balitz, askoz pista gehiago zabaltzeko asmoa azaldu du Mankomunitateak.