Albistea

  • Aralarko pistak eraikitzea ingurumen-fiskaltzara

    2016-11-11
    Partekatu - Compartelo

    Hondeamakina

    Hondeamakina 3,5mko bidea irekitzen

    Gipuzkoako Aldundia eta Enirio-Aralarko Mankomunitatea Aralarko Natur Parke eta Natura 2000 Sareko Babes Bereziko Eremuan (Goroskintxu eremuan) egiten ari diren legez kanpoko lanak ezagutu eta aztertu ondoren, pasa den ostiralean, azaroaren 4an, Herrialde-Auzitegiko Ingurumeneko Fiskaltzaren eskuhartzea eskatu dugu. Horrela, Aralarko zaintzan elkarlanean aritzea ere erabaki dugu, eta bide penala erabiliz, bide administratiboan saiatu ondoren, Gipuzkoako ondare publiko honen babesa bermatu ahal izateko.

    Izan ere, Parkearen bihotzean dagoen Saltarrirako pistaren proiektuko eta horren barne Goroskintxurako hasitako lanen arduradunen aurka salaketa jarri dugu, lan hauek hirigintza eta ingurumen araudi guztien aurka doazelarik, Parke Naturalekoa barne. Era berean, eraikuntza-lan hauek bertako ekosistema eta habitat babestuetan kalte larriak eragiten ari dira. Salaketa ekologista hau besteen artean hurrengo argudioetan oinarritzen da:

    1. Natura 2000 Sarean barruan dauden naturgune babestuen inguruko legediaren aurka doa proiektua, eta honen ondorioz inoiz ez zen onartu behar.
    2. Proiektuaren eremuan 6 Interes Komunitarioko Habitat daude, 92/43/CE Habitaten Arteztarauaren I. Eraskinean jasotzen direlarik. Hauetako bat gainera Lehentasunezkoa da, “Formazio belarkarak Nardus-ekin, espezie ugariekin. Mendialdeetako substratu silizeotan (eta Europa kontinentaleko azpimendialdeetan)” izenekoa, eta kalte gehiena jasoko duena hain zuzen. Guzti honek ustezko inputazio penala areagotzea ekarriko luke.

      con pancarta aralar

      Gure eskura dauden bitarteko legal guztiakl erabiltzen ari gara lanak gelditzeko. Hemen urriko mendi irteeraren une bat.

    3. Pista berri honen proiektua gauzatzeak ez du erlaziorik Natura 2000 Sarearen barruan babestuta dagoen eremu honen kudeaketarekin, eta inolaz ere ez da beharrezkoa horretarako 92/43/CE Habitaten Arteztarauak ezartzen duenaren arabera. Aralarko Kontserbazio Bereziko Eremuaren osotasuna eta kontserbazio-helburuak larriki eragingo lituzke proiektu honek.
    4. 92/43/CE Habitaten Arteztarauak eta Ondare Naturala eta Bioaniztasuneko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak ezarritako derrigorrezko ingurumen azterketa egokirik ez du proiektu honek.
    5. Aralarko Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolaketako Planak (NBAP, 1994) agindutakoa saihesten du larriki.
    6. Aralarko NBAP honek lurzoruen mugitzeak debekatzen ditu era orokor batetan, orain bezelako eragindako Mendi Babesletako Eremuetan.

    Partekatu - Compartelo