Albistea

  • Mobilizazio eder bana Lasarte-Orian eta Azpeitian, GuraSOSen manifestazio handiaren atarian

    2016-11-19
    Partekatu - Compartelo

    Okendo Plazan, lurrean etzanda eta maindire zuriekin estalita, Herio andrea bueltaka dabilela.

    Okendo Plazan, lurrean etzanda eta maindire zuriekin estalita, Herio andrea bueltaka dabilela.

    Lasarte-Oriak eta Azpeitiak mobilizazio bana egin dute gaur. Lasarte-Orian, Aire Garbiak deituta, 300 bat lagun bildu dira Okendo Plazan, eguerdian. Azpeitian, arratsaldean, 500 lagun inguruk parte hartu dute Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga inguruko bizilagunek antolatu duten manifestazioan. Mobilizazio adierazkarriak GuraSOSek datorren larunbaterako, hilak 26, Donostian antolatu duen manifestazio handiaren atarian.

    Okendoko kontzentrazioaren panoramika orokorra.

    Okendoko kontzentrazioaren panoramika orokorra.

    Lasarteko kontzentrazioaren lema “Baietz erraustegia gelditu! / Denon konpromisoari esker” izan da. Adar-soinua entzunda, Okendora bertaratutakoak lurrean etzan eta maindire zuriekin estali dira, Chopinen Martxa funebrea entzuten zen bitartean. Ekitaldiak bi helburu izan ditu: bata, Zubietako erraustegi-proiektuari lasarteoriatarrek aspaldi eman zioten ezezkoa berrestea; bestea, berriz, GuraSOSek datorren larunbaterako Donostian antolatu duen manifestazio handian parte hartzeko dei egitea.

    Erraustegiaren kontra egin diren mobilizazioetan, lasarteoriatarrek oso parte-hartze nabarmena izan dute orain arte. Egia esan, logikoa ere bada, azken batean, Zubietako proiektuak aurrera egiten badu, kaltetuenak izango dira. Gauzak horrela, seguru datorren larunbateko manifestazioan ere maila emango dutela.

    Azpeitiko manifestazioaren burua.

    Azpeitiko manifestazioaren burua.

    Azpeitian, berriz, Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga inguruko bizilagunek antolatutako manifestazioaren buruan, pankarta bat, honako lema honekin: “Lapatx itxi, errausketarik ez, birziklatu eta berrerabili” izan da. Metro batzuk atzerago, zubietarrak, beste pankarta batekin. Honen helburua zen nolabait adieraztea (Lapatxeko) zabortegia eta erraustegia txanpon beraren bi aldeak direla, eta birziklatzea dela hondakinen arazoari fundamentuz heltzeko bide bakarra.

    Erraustegi baten maketa ere desfilatu du, sua piztuta eta guzti. Aldean, pintatuta, “Zuen diru-gosea, gure mixeria irakur zitekeen”.

    Azpeitiko manifestazioaren bukaera.

    Azpeitiko manifestazioaren bukaera.

     

    Ekimenaren bideoa hemen:


    Partekatu - Compartelo