Aralarren pistak eraikitzeak dakarren kalteaz ohartarazi du Aranzadik berriz ere
2017/01/13
Aranzadi Zientzia Elkartea Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Batzordean agerraldia egin du gaur, Aralarreko Parkean aurreikusten diren pistek ekarri dezaketen ingurugiroarekiko galeraz ohartarazteko. Elkarteak 2002an aurkeztu zuen txostena berretsi du, non Gipuzkoako Foru Aldundiak eta mankomunitateko udaletxeek azpiegitura hauek bertan behera uztea erabaki zuten.
Parkearen baitan egin nahi diren bide berri hauek natura eta gizakiaren arteko oreka suntsituko lukete, XXI. mendean ondare naturala babesteko gomendatzen diren ildoen aurka baitoa. Izan ere, Aralarreko Natur Parkea Kontserbazio Gune Berezia izendatu zuten 2016ean. Aranzadiren eskaria pisten eraikuntza alde batera utzi eta hausnarketa sakona bideratzea da, betiere erakunde publiko guztien parte hartzearekin eta gizarte eragileekin elkarlanean: artzainak, abeltzainak, mendizaleak, biologoak, naturazaleak, turismo bulegoak etab.
2017an Aranzadik 70 urte bete ditu; hain zuzen ere Aralarren sortu zen Elkartea eta bertan burutu ziren diziplina anitzetako lehen ikerketa zientifikoak 1947an. Hamarkada hauetan zehar Aranzadik Euskal Herriko nortasunean barneratuta dagoen artzain kultura sustatu du, ogibide honentzat etengabeko hobekuntzak defendatuz. Elkarteak iturriko ura txaboletan ezarri eta dirulaguntza nominatiboak bultzatu ditu, besteak beste.
Ondare naturala babesten duten estrategiak errespetatzea gure esku dago.
Agerraldi osoa ondorengo bideoan ikus dezakezu, 1:53:28 minututik aurrera: