ELKARRETARATZE DEIALDIA -Garoñaren behin betiko itxiera, urtarrilaren 26, 10:30, Gran Via 85
2017-01-25
Partekatu - Compartelo
ELKARRETARATZE Deialdia
Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten diren negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatuzea.
Eguna: urtarrilak 26
Ordua: 10:30
Lekua: Gran Vía 85, Bilbo
Datorren urtarrilaren 26an, Garoñako zentral nuklearra berriz ere martxan ez jartzeko Arauz Besteko Proposamena eztabaidatuko da Eusko Legebiltzarrean, talde sozialistak sustatua. Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek, Proposamen honen aurrean dugun dezepzioa agertu nahi dugu; izan ere, edukinik gabekoa dela iruditzen zaigu eta zentral nuklearra betirako ixteko premiazkoak diren ekintza zuzenak eta beharrezkoak esijitzen ez direla uste baitugu.
Estatuko Legebiltzarrean lantzen diren gaien inguruko negoziaketak pil-pilean dauden honetan, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzen du gizarteak, ekintza erreal eta berehalakoak martxan jarriz. Hare gehiago, CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordearen zuzendaritza teknikoaren bilera bihar bada ere, El País egunkariak gaur aurreratu duenez, erakunde honek prestatu duen txostena zentral nuklearra berriz zabaltzearen aldekoa dela jakin dugunean.
Gainera, zentral nuklear guztien itxiera progresiboa ere gehitu beharko litzatekeela uste dugu, gainontzeko zentral nuklearrak berriz ere martxan jartzeko baimenak ukatzea, Segurtasun Nuklearreko Kontsailuaren independentzia bermatzea eta zentral nuklearrak barne hartzen ez dituen eredu energetiko berri bat lortzeko lanari ekitea.
Horregatik deitzen dugu elkarretaratzea egitera, datorren urtarrilaren 26an, osteguna, Eusko Jaurlaritzak bilbon duen ordezkaritzan, 10:30etan.
Deitzen dute:
AAVV de Bilbao CCOO, Eguzki, EH Bildu, Ekologistak Martxan, Energia Gara, ESK, Equo, Ezker Anitza, Foro Contra Garoña de Bizkaia, Goiener, Greenpace, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCPE, Podemos., STEILAS, Sagarrak, Udalberri,
Elkarrizketetarako harremanak:
Euskeraz: Patxi Alaña ( 663901248 ) eta Andoni de la Concha Ruiz (653701864) Gazteleraz: Marisa Castro (649049865)