Eguzkizaleak konpartsa aldarrikapena eta jai herrikoiak uztartuz.
2017-03-03
Partekatu - Compartelo
Hemen konpartsakideen erdiak, non ote dira besteak?
Urtero lez, ingurumenaren aldeko aldarrikapena kaleratu dute Bilbon.
Aurtengoan, euskal sorgina izan da aukeratutako gaia. Beraz, harat honat ibili dira Eguzkizaleakeko partaideak egunean zehar antolatutako kontzertuez, azoka txikiaz, txosnaz, umeentzako ekintzez… gozatzen. Jakingo duzuenez, larunbateko une garrantzitsuenetako bat arratsaldeko bostetatik aurrerako izaten da, non konpartsa bakoitzak jendaurrean eta epaimahaikideen aurrean, aukeratutako pertsonai edo gaiari, antzerki , dantza edo nahi duten bitarteko erabilita bizia eman behar dioten.
Bazkarian bai, konpartsakide guztiak indarrak batzeko prest.
Eguzkizaleakeko sorginek, akelarre bat antzeztu zuten, suaren inguruan dantza eginez eta bertara, surtara, kartoiez egindako hitzez irudikatutako “izugarrikeriak” bota zituzten: Garoña, AHT, matxismoa, harresiak, etab.
Giro eta umore ederrean ospatu dituzte beraz Bilbon aratusteak, oraingoan ere ondo pasatzeko aldarrikapen alde batera utzi beharrik ez dagoela erakutsiz.