Martxoak 19, igandearekin, Bergarako Angiozarren AHTren aurkako zuhaitz landaketa egiteko hitzordu bat dago. Dakizuenez, bertan euskal Y-aren korapiloa egin asmo dute baina zailtasun tekniko eta ekonomikoak tarteko, lanak atzeratzen ari dira.
AHT Gelditu! Elkarlanak Lurraren zein beste eredu sozialaren alde borrokatzen ari diren talde nahiz gizabanako guztiei parte hartzera gonbidapena luzatu die.