Bilboko Iberdrola dorrea okupatu eta kontzertua egin dute barruan
2017-03-05
Partekatu - Compartelo
Herritarrak “Iberdrolatik deskonekta daitezen” animatzeko, osteguna, martxoak 2, 7ak aldera berrogei bat lagun Iberdrolaren Bilboko egoitzan sartu eta kontzertua egin dute. La Bamba abesti mexikar ezagunaren bertsioa jo bitartean dantzan aritu dira maskara koloretsu eta mozorroa jantzita. Hainbat herri mugimendutako kideek elkarlanean antolatutako lehen “kontzertu klandestinoa” izan dela azpimarratu dute.
Azken bi asteetan whatsapp eta zenbait sare sozialetan deialdi orokor bat mugitu zen, hilaren birako “deskonektatu” ekimenari dei eginez, zehaztapen handirik gabe eta sinatu gabe.
Atzo arratsaldeko 7etan argitu zen. Ekimenaren funtsa: Iberdrolako dorrean sartu eta han kontzertu bat egitea. Horretarako berrogai bat lagun mozorrotuta, giro alaian eta musika tresnaz lagunduta, Garoñako zentral nuklearraren jabeetakoaren Bilboko egoitzara sartu dira. Eta han hainbat minutuz izan dira ekimenerako prestatu duten La Bambaren abesti mexikarraren bertsio bat jo eta dantzatu duten bitartean. Segurtasun pribatuko kidearen abisuei muzin eginez, abestia bitan jo eta dantzatu ostean, ate nagusitik irten dira kalera bestelako arazorik gabe.