Albistea

  • Ingurumena eta Praileiatz garaile oraingoan

    2017-06-22
    Partekatu - Compartelo

    Kosta Legeak Praieaitzeko historiaurreko santutegiaren inguruari ematen dion babesa murrizteko eskatu zuen Zeletak, Sasolako harrobia hustitatzen duen enpresak. Kosta Zuzendaritza Nagusiak, berriz, ezetz erantzun du. Mutriku Natur Taldeak, Eguzkik eta Amaharrik eskaeraren kontrako alegazioak aurkeztu zituzten, eta, Kosta Zuzendaritza Nagusiaren erabakia ezagututa, pozik daude, jakina. “Erabaki hori Praileaitzen aldeko gizartearen garaipena da”, esan dute.

    Zeletak hustiatzen duen mendixkan Praileaitzeko historiaurreko santutegia dago. Mendixka hori Kosta Legeak neurri batean babestuta dago, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari edo gunearen barruan dagoelako. Marea noraino, haraino iritsi ohi da jabari hori.

    Gauzak horrela, Zeleta, enkarguzko azterketen bitartez, saiatu zen demostratzen Debako itsasadarrean mareak ez direla hain barruraino sartzen. Tesi hori onartuz gero, jabari pubikoa nabarmen murriztuko zen eta, horrekin batera, Kosta Legeak Praileatzen inguruari gaur egun ematen dion babesa. Zehatz-mehatz, Legeak gaur egun ezartzen duen 100 metroko babes-eremua desagertuko zen. Desagertu paperaren gainean eta fisikoki ere, Zeletak gaur egun legez babestuta dagoen eremu hori hustiatzeko aukera izango baitzuen.

    Naturgune bat babesteko eta bereziki Praileaitzeko santuegia babesteko (kontuan izan, harroabiaren jarduera dela eta, egungo babes-mailarekin ere arazoak izan dituela), gure elkarteek, beste zenbait herri-erakunde eta partikularrek bezala, Zeletak egniko eskaeraren kontrako alegazioak aurkeztu genituen.

    Orain ezagutu dugu Kosta Zuzendaritza Nagusiaren erabakia: ZELETAREN ESKAERA EZ DU AINTZAT HARTU.

    Elkarteok gai honen segimendua egiten jarraituko dugu.

    Ohikoa ez bada ere, kasu honetan ingurumenaren nahiz kulturaren aldeko interes orokorra gailendu zaio interes pribatuari.

    Mutriku Natur Taldea, Amaharri eta Eguzki

    Harrobiak ia zeharo jan du mendia, malda-zati bat baino ez da geratzen. Malda horretan, artadi aberats bat ez ezik, Praileaitzeko aztarnategia ere badago. Aztarnategi honek duen babes-maila, neurri batean, Kosta Legeari zor dio, malda Debako itsasadarraraino jaisten delako eta, ondorioz, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoaren babes-eremuaren barruan dagoelako. Zeletak (Amenabar Taldea), berriz, mendi osoa harrobi bihurtzen jarraitu nahi du, jakina.