Albistea

  • Saneatu Pasai Donibane lehenbailehen!

    2017-06-30
    Partekatu - Compartelo

    Kartela osatzen duten argazkiak Donibanen bertan ateratakoak dira. Ikusten denez, ur zikinak zuzen-zuzenean itsasora doaz. Horrelako hamaika atera daitezke.

    Kartela osatzen duten argazkiak Donibanen bertan ateratakoak dira. Ikusten denez, ur zikinak zuzen-zuzenean itsasora doaz. Horrelako hamaika atera daitezke.

    Donibaneko kolektorearen lanen exekuzioa jasota zegoen gai honetan eskumenak dituzten erakundeek 2003-2006 eperako sinatu zuten Uraren Hitzarmen Markoaren 2007-2011 eperako luzapenean. Finantziazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari %75 ordaintzea zegokion eta gainerako %25a Añarbeko Urari, guztira 4 milioi euro inguru. 

            Ulertezina da erakunde guztien (2012an ezinbestekoa zela esan zuten) eta eragile sozial guztien babesa duen obra honek sei urteko atzerapena pilatzea, are gehiago erakundeen adostasun-maila txikiagoa duten, eta batzuetan, gizartearen kontrako iritzia duten lanak aurrera eramaten direnean.  

            Esan bezala, sei urte daramatzate beren erabakiak eta indarrean dauden ur zikinei buruzko araudiak bete gabe, eta urte gehiago daramatzate oraindik badia biziberritu behar dela etengabe errepikatzen, benetako biziberritzea badiara zuzenean isurtzen diren ur zikinak bideratzearekin lortzen dela jakin gabe.

            Eguzkin, argi dugu ezin garela egon erakundeek egingo dutenaren zain. Izan duten jarrera ikusita, beraienganako konfiantza galdu dugu, eta uste dugu gizarteak argi eta garbi eskatu behar diela Donibaneko saneamenduaren inguruan hartutako konpromisoak serioski bete ditzatela, eta kolektorea behingoz egin dezatela. 

    donibane-pankarta


    Partekatu - Compartelo