Barakaldoko alkatesari ETHren Lan-Mahiaren bilera serio baten deialdia irailean exijitzen dio Eguzkik
2017-07-14
Partekatu - Compartelo
Eguzkik alkatesari, Amaia del Campori, Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen Lan Mahiaren bilera “serio” baterako data finkatzea exijitzen dio oporren ondorako, bere alderdiak (EAJ) legebiltzarrean oraingo proiektua bertan behera geratu den eta beste trazadura berri bat egingo duten berria eman duela kontuan hartuz. Gainera, Arantza Tapiak zeharkatzen duen herrietatik Barakaldo kalte gehiago jasango duena izango dela onartzen du, bai lehenengo fasean (Serantes-Olabeaga) bai bigarrenean (Barakaldo-Basauri). Azken honen ejekuzioa ez dago Espainako eta Euskal Gobernuen arteko akordioan sartuta; beraz, beste negoziaketa bat beharrezkoa izango da.
Egunotan berri honek hilabete bat beteko du, baina udal gobernuak, ez alkatesak ez Alkatetzaren, Ingurumenaren eta Parte-hartzearen arduradunak, ez digute informaziorik eman Lan-Mahaian parte-hartzen dugunoi. Kezkatzen ez zaien gaia balitz, larria izango litzateke; Gobernukoek ezer esan ez baliete, amortizatutzat ematen dituztela adieraziko luke; edo enteratu ez balira, aurreko aukerak baino larriagoa izango litzateke.
Eguzkitik bere kargua zertarako eta norentzat den gogorrarazi nahi diogu. Barakaldoko alkatesa da; beraz, herri honen interesen defentsa bere lehengotasuna izan behar da beste kontu edo interes baten gainetik.
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoren eta Azpiegituren Sailaren aurrean herri honentzat zer den onartezina esateko lerro gorriak definitzeko aukera orain daukagula argi dago. Auzotarren elkarteekin, talde ekologistekin, teknikalariekin eta alderdietako ordezkariekin lan hori egiteko eszenatokia ere badaukagu: Udal Lan-Mahaia. Udal Gobernuak horretan lan egiteko gogoak edukitzearen zain gaude, besterik ez.
Udal Lan-Mahai horri gaiak eta sentsua emateko parte-hartzearen ariketa gehiegi izatea posiblea da orain dela bi urte haien hauteskundeetarako 15 konpromisutan sartu dituztenentzat. Holan baldin bada, Zubiaurre jaunak iragarritako Parte-Hartzeko eskolan matrikulatzeko lehenengoak izatera animatzen ditugu. Helburua eta diseinua enpresa kontratatu batek egingo duelako eta mugimendu sozialekin, sindikatuekin eta alderdiekin izango ez delako eskola hori… Hasiera txarra.