Albistea

  • Ez galdu “Turismoak” erakusketa bisitatzeko aukera

    2017-09-08
    Partekatu - Compartelo

    “Ez konparatu Donostia Bartzelonarekin, mesedez!”, entzun dugu hamaika aldiz turismoaz ari garela. Konparatu ez, baina handik datorren doinua ez zaigu guztiz arrotza egiten (ARGAZKIA: Eduardo Chibasen “Bye bye Barcelona” filmaren irudi bat).

    Irailaren 30era arte, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean bada turismoak kezkatuta dagoen inork ikusteko aukera pasatzen utzi beharko ez lukeen erakusketa bat. “Turismoak” du titulua, eta azpititulua, berriz, “Bidaiaren masifikazioak eragindako gizarte eta hiri aldaketa”.

    Erakusketa honek aukera bikaina eskaintzen du turismoaren inguruko gogoeta egiteko ez ezik hainbat ondorio ateratzeko ere.

    Adi: gogoeta egiteko aukera eskaintzen du turismo masifikatuaren “biktima” gisa, baina baita “borrero” gisa ere. Izan ere, gutxi edo asko, denok gara turistak (beraien burua bidaiaritzat edo erromestzat dutenak barne).

    Mursi herria Etiopian bizi da. Herri horretako emakumeen irudiak oso deigarriak dira ezpainak plateren bidez handitzen dituztelako. Turistekin duten harremanaren berri ematen duen film holandesak zer pentsatua emango dizu, seguru (ARGAZKIA: "Framing the other" lanaren irudia).

    Mursi herria Etiopian bizi da. Herri horretako emakumeen irudiak oso deigarriak dira ezpainak plateren bidez handitzen dituztelako. Turistekin duten harremanaren berri ematen duen film holandesak zer pentsatua emango dizu, seguru (ARGAZKIA: “Framing the other” lanaren irudia).

    Erakusketa honetan den-dena iruditu zaigu interesgarria, baina, zerbait nabarmentzekotan, ikusentzunezkoak nabarmenduko genituzke, ezbairik gabe.

    Kontuan izan:

    – Erakusketak azaleratzen dituen gogoetak, arte garaikidetik abiatzen badira ere, edonoretzat dira ulergarriak. Beraz, ez geratu erakusketa bisitatu gabe den-dena “behar bezala” ulertuko ez duzun beldur.

    – Denboraz joan, goizpasa edo arratsaldepasa egiteko prest. Izan ere, eta ikusentzunezkoen luzerari soilik erreparatuta, bizpahiru ordu, behintzat, beharko dituzu. Eta hori ikusentzunezkoak oso-osorik ikusi gabe.

    – Bisita-orduak: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, astearte eta larunbat bitartean.

    – Sarrera doan.

    Gurutzontziek venezian duten inpaktua irudietan islatu du Berengo-Gardinek Hona hemen irudietako bat.

    Gurutzontziek venezian duten inpaktua irudietan islatu du Berengo-Gardinek Hona hemen irudietako bat.


    Partekatu - Compartelo