Albistea

  • 2.500 lagun Baionan urre-meategien kontra eta Bizik hondeamakina bat eraman du Sudmineko presidentearen etxera

    2017-09-18
    Partekatu - Compartelo

     

    Baionako manifestazioa. Argazkia: Naiz

    Baionako manifestazioa. Argazkia: Naiz

    Stop Mines EHk deituta, 2.500 lagun inguru manifestatu ziren joan den larunbatean Baionan Sudmine enpresak Errobiko arroan urre bila egin nahi dituen zundaketen kontra. Proiektu horrek Lapurdiko 11 udalerri ukitzen ditu eta, aurrera eginez gero, oso kaltegarria izango litzateke ingurumenerako zein bertako ekonomiarako.

    Manifestazio garrantzitsua izan zen kantitatez eta kalitatez. Izan ere, espero bezala, bertan Lapurdiko arku soziopolitko osoa egon zen ordezkatuta, baita Macron presidentea sustengatzen duen indarra ere.

    Horrek badu garrantzitirk. Izan ere, Parisko Gobernuak erabaki behar du datozen hilabeteetan Sudmineren proiektua baimendu ala ez.

    Manifestazioa berotze aldera, Bizi mugimenduko hamazazpi kidek hondeamakina bat eraman zuten Sudmineko presidente Christian Vallierren etxe aurrera, Loiret departamenduko Seichebrieres herrira, Euskal Herritik 700 kilometrora.

    bizi2 bizi1

    Ekintza honi buruzko argibide gehiago:

    https://bizimugi.eu/eu/bizik-pala-mekaniko-bat-instalatzen-du-sudminen-lehendakariaren-etxean


    Partekatu - Compartelo