Albistea
-
Ez da zaborra, baliabideak baizik / Lurralderako Bizkaiko Eguzkiren proposamena (2017)
2017-10-10
Azken hilabete hauetan Bizkaiako Eguzkiren kolektiboan gure lurralde historikoan hondakinen kudeaketa eredua aztertu eta eztabaidatu dugu. Eskuartean duzun dokumentua ideien trukaketatik eta proposamen ezberdinetatik lortutako emaitza da, honekin “Lan Koadernoak” deitutako bilduma hasiko dugu. Dokumentu irekiak izango dira bai barnetik zein kanpo eragileek ekarpenak egin ditzaten, errealitatea etengabe aldatzen baida. Honek, gertakarien garapenean pentsaera irekia izatera behartzen gaitu proposamenak eta egoera aztertzeko unean.
Dokumentu hau hondakinen kudeaketari buruz arituko da eta bi zati nagusi izango ditu: gaur egungo egoeraren azterketa xumea eta proposamenak edota jarraitu beharreko lan ildoa, Eguzkiren ustez, lan egin behar dugu aldatzeko, hobetzeko eta ekonomia zirkular osoko eredua lortzeko, gure oinarria erderazko 3R-en (Berrerabilpena, Konponketa, Birziklapena) puntu gorena lortzeko helburuarekin, eredu bezala materialen sorkuntza, natura berarena. Dena, ikuspegi global batetik, behintzat gai izan garen punturarte eta espero duguna hobetzen joatea jasoko ditugun proposamenekin.
Gaur egun, Administrazioak premia dauka EBk ezarritako helburuak betetzeko: %50eko birziklapena Herri Hondakinentzako (Komertzialak eta Etxekoak) eta 2030erako %65ekoa. Uste dugu helburu hauek lortzeko, eta konformatu Gabe, eta urrunago heldu ahal izateko, Foru Administrazioak Zabalgarbi errauskailuan oinarritutako kudeaketa ereduarekin apurtu behar dugula.
Gainera, 2020an %50eko helburua lortzeko hain epe laburrarekin, argi dago ez daukagula hanka sartzeko aukerarik eta hartzen diren neurriak ondo beharrezkoa da ondo bideratuak izatea. Horretarako, erabat beharrezkoa da lehen unetik mekanismoak eta baliabideak ezartzea herritarraren parte hartzea bermatzeko.
Lehen pauso hori gure herrien erradiografia erreala egitea da, eta hemendik Aurrera 3R-an oinarritutako kudeaketa neurriak ezarriko lirateke. Ez dugu Bizkaiko Herri Hondakinen Kudeaketa III Plan Integralaren akordioa eta lanketa azeleratu nahi, modu bertikalean, goitik behera datozen neurriekin (foru instituziotik herrietara). Bertikalitate horri buelta eman, eta azterketatik eta herrietatik bideragarriak diren proposamenetatik abiatuta Herrialdeko diagnostikoa egin ahal izateko. Emaitza homologatuak planteatzea, ez du zertan esan nahi metodologiak homogeneizatzea.