Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak Larrunen egin asmo duen proiektuaren kontrako mendi-martxa egingo da igandean, Larrun Ez Hunki! platarformak deituta. Martxistak zuzen-zuzenean inplikatuta dauden lau herrietatik abiatu dira, Sara, Azkaine, Urruña eta Beratik, alegia, eta bat egingo dute tontorrean.
Mendi-martxa honen helburua proiektuak inguruan izango duen eragina bertatik bertara ikusi ahal izatea da.
Larrun Ez Hunki! plataformak uste du egia dela Larrungo instalazioak neurri batean zahartuta geratu direla, eta berritzearen alde dago, betiere segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko, baina ez bisitari kopuru handitzeko. Izan ere, Larrun dagoeneko Iparraldeko ez ezik Departamentu osoko lekurik bisitatuena ere bada, urtero 360.000 bisitari izaten baititu. Ekologisten ustez, bisitari gehiago balio handiko naturgune honen kaltetan izango lirateke. Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, http://eguzki.org/es/2017/08/17/larrun-ez-hunki-stop/