Albistea

  • Emauseko Traperoek dortoka bat eta kaiman bat erretiratu dituzte Eguberritako enkantetik

    2017-12-16
    Partekatu - Compartelo

    Emauseko Traperoek urtero Eguberritan egin ohi duten enkantetik karei dortoka bat eta kaimankume disekatu bat erretiratu dituzte, Eguzkiren bidez bi espezie hauek CITESek babestuta daudela jakin bezain pronto. CITES da mehatxatutako faunaren trafikoa eragozteko nazioarteko hitzarmena.

    “Ez dugu inola ere horrelako zerbaitekin dirua egin nahi, eta animalia horiek dohaintza moduan emango dizkiogu zientzia-erakunderen bati”, adierazi du Traperoen bozeramale batek. Dortoka Aquariumera joango da eta kaimana, berriz, seguruena Zientziaren Kutxaespaziora.

    Eguzkik espresuki aitortu nahi du Traperoek lehen momentutik izan duten jarrera.

    dortoka1kaimana1


    Partekatu - Compartelo