Etxebizitza turistikoei buruzko horma-irudia, lehengo toki berean
2018-05-12
Partekatu - Compartelo
Horma-irudi xumea da, zinez, baina, iaz behintzat, traba handia egiten omen zuen.
Iazko udan Eguzkik horma-irudi xume bat ipini zuen Donostiako Parte Zaharrean etxebizitza turistikoen gehiegizko ugaltzea eta espekulazio inmobiliarioa umorez salatzeko.
Bada, ezusteko arrazoiengatik, horma-irudi xume hark sekulako arrakasta izan zuen, esteka honetan ikus dezakezuen bezala:
Arrakastak akabatu egin zuen horma-irudi gizajo hura. Izan ere, Eneko Goiak eta Ernesto Gascok tolerantziaren listoia apal samarra dutenez, berehala ezabatzeko agindua eman zuten.
Bada, dagoeneko uda atarian gaudenez, horma-irudia berriro ipini dugu leku berean, lehen bezain xumea, eta berdin-berdina, etxebizitza turistikoen arazoak ez baitu hobera egin.
EAJren eta PSEren agintaldia hasi zenetik alokairuen prezioa % 25 igo da Donostia. Eta, hala ere, legez kanpoko etxebizitza turistikoentzat amnistÃa dekretatu dute. Baina hori ez omen da arazo, arazoa dira egoera salatzen duten gurea bezalako horma-irudi xumeak.