Ulia-Jaizkibel itsas babesgunearen alde, Pasaiako Itsas Festibalean
2018-05-14
Partekatu - Compartelo
Larunbatean, hilak 19, Eguzkik Ulia-Jaizkibel itsas babesgune-proiektuari buruz informatzeko erakusketa paratuko du San Pedroko frontoian, Pasaiako Itsas Festibalaren programaren barruan (http://www.pasaiafestival.com/). Eraskusketa ez ezik hitzaldi eta ipuin-kontaketa ere izango dira.
Ozeana Fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak 2010ean aurkeztu zuten Donostia eta Biarritz bitartean korridore ekologiko bat eratzeko proposamen zientifikoa, Natura 2000 Sarearen barruan. Proposamenak aurreikusten du 13.000 hektarea inguruko itsas babesgune bat deklaratzea Jaizkibelgo eta Uliako kostan. Inguru hori oso aberatsa da. Oceanak eta EBEOk mila espezie baino gehiago atzeman dituzte bertan. Horietatik 50 inguru babestuta daude, identifikatu dituzten habitetatik 12 babestuta dauden bezala. Horrez gain, Kantauri itsasoan parekorik ez duten forma geologikoak ere aurkitu dituzte. Gobernu frantsesak Lapurdiko kostaldean dagoeneko hainbat itsas babesgune deklaratu dituela kontuan izanda, 27.000 hektarea inguruko babesgune-sarea osatuko litzateke Donostia eta Biarritz bitartean. “Atlantiko europarreko itsas korridorerik garrantzitsuenetakoa izango litzateke, baita aniztasun handienetakoa ere”.
Proposamena ongi hartu dute Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako, Oreretako, Pasaiako eta Lezoko udalek, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz Gaindiko Agentziak… eta elkarte ekologista eta naturzale guztiek, jakina. Beraz, itxuraz behintzat, adostasun zabala dago. Alabaina, dagoeneko 2018an gaude, eta ez dirudi propoamenak aurrera egiten duenik.
Larunbateko erakusketa ez da izango Eguzkik datorren asteburuan Ulia-Jaizkibel inguruan egingo duen ekimen bakarra. Izan ere, igandean, hilak 20, mendi-irteera egingo du Ulian barrena. Parke publiko horretan berriro ere ehiza baimentzeko arriskua dago, eta, hain justu, irteerak arrisku horretaz ohartaraztea du helburu. Hona hemen deialdia: