Berrehun eta berrogeita hamar lagun inguruk parte hartu dute gaur eguerdian Donostian Eguzkik Gladys del Estalen omenez antolatutako ekitaldian.
Parte-hartzaileak Gladys-Eneko atean bildu dira eta hortik, trikitiak lagunduta, erromerian igo dira parkeko goiko ordekara, non Gladysen oroitarria dagoen.
Bertan, ohorezko aurreskua, lore-eskaintza eta hainbat kanta izan dira.
Aktualitate antinuklearraren irakurketa ere ez da falta.
Egin dugun irakuketa hemen duzue, gutxi gorabehera:
Eskerrik asko bihotz-bihotzez hau posible egin duzuen guztiei. Eta gogoan izan datorren urtean Gladys hil zuteneko 40. urtemuga izango dela. Ea zerbait sonatua egiteko gauza garen.