Albistea

  • Eguzkik salatu du babestutako hegaztiak tiroz botatzen jarraitzen dutela, zigorrik gabe

    2018-11-02
    Partekatu - Compartelo

    Eguzkik salatu du legez babestutako hegaztiak tiroz botatzen jarraitzen dutela eta botatzen dituztenentzako zigorrik ez dagoela. Ezagutu dugun azken biktima mendizale batzuek Ezkurra partean aurkitu eta ekarri ziguten honako gabirai hau da (Accipiter nisus):

    gabiraia_bizkarra2 gabiraia_bularra1Begi-bistan zegoen tiroz botatakoa zela, baina Igeldoko Arrano Etxean konfirmatu egin zuten, erradiografia bate gin ondoren.

    Begi-bistan zeuden perdigoien-zantzuak.

    Begi-bistan zeuden perdigoien-zantzuak.

    Ez da inola ere ehiza-aldia hasi zenetik Eguzkik ezagutu duen horrelako kasu bakarra. Izan ere, badugu beste dozena erdi baten berri. Nolanahi ere, ez da begi-bistatik galdu behar ezagutzera iristen diren kasuak icebergaren tontorra baino ez direla. Gure ustez, administrazioek ez diote arazori behar bezala heltzen eta, are okerragoa dena, beraien politiken bidez nolabait sustatzen dute (esaterako, noizko ehiza-linea bat ixtea bertatik espezie babestuei tiro egin zaielako?).

    Eguzkik ezagutzen dituen kasuak salatzen eta ezagutarazten jarraitzeko asmoa du. Badakigu oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea, baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu alor honetan delituak egiten ari direla eta zigorgabetasuna nagusi dela.

    Eguzki, 2018ko azaroan


    Partekatu - Compartelo