Albistea

  • Erandiok ondo gogoan ditu Josu Murueta, Anton Fernandez eta 1969an kutsaduraren aurka egindako borroka

    2018-11-07
    Partekatu - Compartelo

    erandio-astrabuduaIgandean, hilak 11, Erandioko Oroimenak antolatuta, Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratzeko ekitaldia egingo dute. Polizia Armatuak biak ala biak tiroz hil zituen 1969an, herrian kutsaduraren kontra egiten ari ziren protestak isildu nahian.

    Geroztik urte asko pasatu dira, zehatz-mehatz, 49, baina Erandioko eta Astrabuduako herritarrek ez dute hura ahaztu. Eguzkik ere beti kontsideratu izan ditu gertaera haiek Euskal Herriko Mugimendu Ekologistaren historiaurre moduko bat, garai hartan ekologia zer zen –eta are gutxiako ekologismoa–inork gutxik bazekien ere.

    Ekitaldia, esan bezala, igande honetan izango da, 13:30ean, Obieta kalean.

    Biziki gomendatzen dizuegu Gabarra baltza bideoa, 1969an Erandion zer gertatu zen ezagutzeko oso aproposa baita.

     


    Partekatu - Compartelo