Gladys del Estal kontuan izan du Nafarroako Gobernuak polizia-indarkeriaren biktimei buruzko ikerketa batean
2019-01-08
Partekatu - Compartelo
Nafarroako Gobernuak Gladys del Estal kontuan izan du, German Rodriguez, Mikel Zabaltza eta Jose Luis Canorekin batera, polizia-indarrek hildako hainbat pertsonaren memoriaren inguruan enkargatu duen ikerketa batean.
Lana, berez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko talde batek egin du eta ostegunean aurkeztuko da, hilak 10, 19:00etan, Baluarteko Luneta aretoan, “Oroimena josiz” izeneko mahinguru baten bitartez.
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok hasiera emango dio ekitaldiari. Ondoren, Aingeru Epaltzak gidatuko duen mahai ingurua egingo da, eta hauek hartuko dute parte bertan: Karlos Irujo ikerketa-taldeko kideak; Aingeru Cano Jose Luis Canoren anaiak; Rafa Aldai Gladys del Estalen adiskideak; eta Idoia Zabaltza Mikel Zabaltzaren arrebak.
Sarrera librea izanen da toki guztiak bete arte.
Ostegunekoa Gladysi aurten egingo zaion lehen aitortza izango da, baina ez bakarra, seguru. Izan ere, 2019an krimen haren 40. urteurrena oroituko dugu.