Hautes-programetan hitz egin bai baina gero beste irizpide batzuren menpe geratzen dira ingurumen politikak, ondorioz eragindako sentimentua irudikoarekin pareka daiteke.
Aurtengo udaberrian bi hauteskunde izango ditugula eta, boto-emaileei eta oro har herritarrei informazio egokia aurkeztearren, otsailaren 26an dokumentu bat, hainbat deialdi publikotan ingurumen-arloko klausula orokorrak gehitzea proposatzen genuenekoa, helarazi zien Naturkonek Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean odezkatuta dauden indar politiko guztiei, hura aztertu eta gaiari buruz zer iritzi eta proposamen duten azal dezatela eskatuz.
Ehizaren eta arrantzaren kudeaketari buruzko beste dokumentu bat helaraziko die aurki, eskaera berberarekin.
Hemendik denbora batera haiek emandako erantzunak bildu eta aurkeztuko ditugu.