Matxoaren 15ean, klima-aldaketaren aurkako ikasle greba orokorra Europan
2019-03-13
Partekatu - Compartelo
Ostiralean, martxoak 15, klima-aldaketaren kontrako ikasle greba orokorra egingo da Europan. Hego Euskal Herrian, mobilizazio nagusiak ostiralean bertan izango dira, 12etan, lau hiriburuetan, zehatz-mehatz, Bilboko Arriagan, Gasteizko Bilbo Plazan, Donostiako Bulebarrean eta Iruñeko Udaletxeko Plazan. Ipar Euskal Herrian, berriz, larunbatean, hilak 16, bada deialdi berezi bat Angelun, 10:30ean, Baionako Ibilbidean, zehatz-mehatz, Cadran biribilgunean. Esan gabe doa Eguzkikooi primeran iruditzen zaigula klima-aldaketa eragozteko benetako neurrien alde mobilizatzea.
Ikasleen nazioarteko mugimendu hau nondik nora datorren argitze aldera, Iñaki Zaratiegik gaur bertan Garan argitaratu duen Rebeldía juvenil contra el cambio climático erreportaia irakurtzera animatzen zaituztegu. Esteka sakatuta ezin baduzu osorik irakurri, jo testu honen erdarazko bertsiora.