Eskularru eta maskaren uzteak gure ibai eta itsasertzak mehatxatzen ditu
2020-05-28
Partekatu - Compartelo
Urtero zortzi miloi tona plastiko baino gehiago isurtzen ditugu itsasora. Ozeanoetan materiale honen kontzentrazioa erritmo oso azeleratu eta zabalean hasten ari da, ur gaineko zabor kontzentrazio handiak sortuz. Ondorioa? Ia hamazortzi miloi kilometro karratuko azaleradun benetako “zabor irlak”, Europa eta Australiaren guztizko hedaduraren baliokide.
Hori dela eta, hondartzak, orain dela hila bete gutxi batzuetatik hona, hemen eta mundu osoan zehar, bertan uzten ari den zabor ugariren inbasioa jasaten hasi dira. COVID-19ari aurre egiteko norbere babeserako ekipoen (NBE) parte diren materiale bitaz ari gara: maskarak eta eskularruak.
Bere larritasun handia dela eta balioztatzeko zaila den ingurugiro arazoa izanik, eta berez ozeanoetako plastikoaren arazo larria era neurrigabean gaizkiagotzen lagunduz, eskularru eta maskaren uzteak, pertsona eta lur naiz itsaso ekosistementzat kutsatze-fokua bihur daiteke. Egin dezagun ba honen gestio arduratsua, hondakin hauei errefusaren trataera emanaz eta kontenedore grisera botaz (errefusa). Pandemia hau bezalako egoera lazgarriak ezin daitezke gure planeta zabor-izurritik defendatzen jarraitzeko gure betebeharra bertan behera uzteko aitzakia izan.
Ingurugiro arazo larri honen konponbidea ez da erraza. Osasun publikoa eta segurtasun pertsonala dela eta, uko egin ezin dugun eta erabili behar ditugun derrigorrezko erabileradun materialetaz ari gara. Eguzki talde ekologistatik, kontsumitzaile eta erabiltzaileei deialdia egiten diogu babes materaialen erabilera egokia egitea, honako irizpideak kontuan hartuz:
– Segurua den bitartean eta ahal den einean materiale hauen bizitza luzatzeko, osasun aginpideek gomendatzen duten bezala, ahal izanez gero, materiale biodegradagarriekin, benetan ia existitzen ez direnekin eginak, edo iragazki aldagarridunak erosiaz.
– Eskularruaen erabilera egoera oso puntualetara mugatzea. Eskularruak etengabe jantzita edukitzeak ez du seguratsun gehiago ematen. Hori da apirilaren 2an plazaratutakoaren arabera, MOEaren (Munduko Osasunerako Erankundea) gomendioa jarraituz, Osakidetzaren irizpidea.
– Maskarillak material edo lehengai biodegradagarriekin egindakoak lehenestea, naiz et egun onartzen dugun oso zaila dela hori. – Berrerabilgarriak diren maskarillak lehenestea, berrerabilpenerako ematen diren eskakizunak jarraituz ( kasu gehienertan labean 70º ordu erdi batez edukitzea).
– Udal-erantzuleei ere ohartarazpen bat eman nahi diegu, hondakin hauek eta beste batzuk gure kaleetatik ibaietara eta hemendik gure itsasertzetara iritsi ez daitezen beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.
Ez ezazu zure eskularruak hilgarri izan daitezen utz. Ireki begiak, itsasoa akabatzen ari garen ekosistema oso hauskorra da. Halako ekintzekin, orain burrukan ari garena baino pandemia handiagoa gara.