Albistea

  • LAU URTE IGARO ONDOREN ZUHAITZAK BABESTEKO UDAL ORDENANTZA ONARTU DA

    2022-03-25
    Partekatu - Compartelo

    Albiste oso ontzat jotzen dugu Eguzkin Barakaldoko arbolak babesteko udal ordenantza onartu izana, honek tresna juridiko gehiago ematen baitigu gure zuhaitzen egoera hobetu eta hauek babesteko.

    Nahiz eta duela ia lau urte proposatu (2018-5-25), esan behar da gutxienez lortu dela zuhaitz berezi gisa katalogatzen diren udalerriko zuhaitzei“babes lokala” ematea, hala nola zenbait ezaugarri biologiko, paisajistiko, historiko, kultural edo sozial dituzten zuhaitzak proposatu ahal izango dira, zeinak dagokion prozedura egin ondoren, katalogatu egingo diren.

    Hiri-zuhaitzei buruzko araudi berri horri esker, hirigintza-plangintzari dagokionez onartutako irizpideak “kontuan” hartu ahal izango dira, obrak egitean izan ohi diren kalteak minimizatu egingo dira, ingurumenean eragina izan dezaketen jarduerak egiten diren inguruko bizilagunek hitza izango dute, etab.

    Tala hospital de CrucesEkimen hau, gainera, mugarritzat har dezakegu Barakaldon, alderdi politikoek talde ekologistekin batera lan egitea lortu baitu. Izan ere, ingurumenari buruzko sentsibilitate oso desberdinak izan arren, gutxienekoen adostasun oso garrantzitsua lortu da. Adostasun horrek aukera ematen du lege- eta babes-neurriak hartzeko, eta horrek nabarmen hobetuko ditu udalerriko zuhaiztiak, baita biodibertsitatea ere, bide batez, seguruenik, Euskal Herriko ordenantzarik aurrerakoiena bihurtuz.

    Eguzkiren aburuz, gaur egungo larrialdi klimatikoaren egoera eta gure udalerrian hain kaltegarriak diren trafikoagatiko kutsadura handia kontuan hartuta, askoz urrunago iritsi ahal izango zen. Horregatik, adostasuneko araudi hau abiapuntu egokitzat daukagu lanean jarraitzeko eta egunez egun hobetzeko, eta araudia betetzen den ere zainduko dugu.

    Prentsaurrekoa 25-3-2022

    Eguzki Barakaldo

    2022-3-25


    Partekatu - Compartelo