Martxa Donostiako Udaletxera, Manteo-Zemoria berdeguneen defentsan
2023-08-29
Partekatu - Compartelo
Uliako Auzo Elkarteak deituta, gaur arratsaldean Manteo-Zemoria parkeen aldeko mobilizazio berri bat egin da, zehatz-mehatz, Okendo Kultur Etxetik Donostiako Udaletxera Grosen barrena joan den martxa zaratatsu bat. Hona hemen bideo bat eta zenbait argazki:
Leloa, “Zu gabe, parkeak kentzen dizkigute!”. Izan ere, Manteo-Zemoria berdeguneetan Basque Culinary Centeren egoitza berria eraiki nahi dute. Manifestazioak espresuki interpelatu ditu BCCrekin zerikusia duten sukaldari Michelin izardunak.
Artikulu honek ondo islatzen du Manteo-Zemoriaren aldeko mugimendua elikatzen duen izpiritua. Animatu eta irakurri, merezi du eta: