Natura Leheneratzeko Legearen onarpena dela eta, Baso Biziak, Egurra eta Kandela baserritar ekintza, Denon Berdeguneak, Ekologistak Martxan eta Eguzki harremanetan egon gara, eta harreman horien ondorio da honako esteka honetan aurkituko duzuen dokumentua, non Jaurlaritzari zuzendutako hainbat eskaera biltzen diren:
Dokumentuarekiko atxikimendua emateko epe bat ireki da, printzipioz, irailaren 23ra arte.
Ekimena Basoa Biziak plataformatik koordinatzen ari dira eta dudak argitu edo informazio gehiago nahi baduzue, eraginkorrena honako helbide honetara jotzea da: basobiziakplataforma@gmail.com