Albistea

  • HEGAZTIEN TALKAK SAIHESTEKO IRTENBIDE ONA! METRO BILBAO

    2024-09-24
    Partekatu - Compartelo

    Eguzkik Metro Bilbao zoriondu du, Ansioko geltokiko beirateen kontra hegaztien talkak saihesteko neurriak hartzeagatik. Iaz, Metro Bilbaoko erabiltzaileen abisu ugarik Ansio metro geltokiaren eta BECen arteko ibilbidean hildako hainbat txori espezie ikusten zituztela zioten dei ugari jaso ostean, bai Metroarekin eta baita BECekin harremanetan jarri ginen, gertakarien berri emanez. Bi erakundeek jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuten baita, epe labur batean, zentzugabekeria hori konpontzeko neurriak hartzekoa ere.

    Metroak, argazkietan ikus daitekeen bezala, dagoeneko gauzatu du txorien talkak saihesteko edo minimizatzeko irtenbide posibleetako bat; horregatik, Metro Bilbao zoriontzen dugu, eta dozenaka hegaztiren heriotza saihesteko ahalegin eta konpromiso hori eskertzen dugu..

    Bide batez, konponbide bera eskatzen diegu San Inaziokoa bezalako beste geltokiei, argazkietan ikusten den bezala hegaztientzat tranpa hilgarri bera baitu.
    Metro Bilbao neurri berdinak behar dituzten beste kokapen batzuk baloratzeko prest agertu da.


    Bestalde, BECeko albisteen zain jarraitzen dugu; izan ere, urtebete baino gehiago darama hegaztien talken jarraipena eta kontrola egiten.

     

     

    Eskerrik asko Metro Bilbao

     

     

     

     

     

     

     

     

    24-9-2024


    Partekatu - Compartelo