Albistea

  • Saretxo metalikoak Andoaingo bi zubietan, “Itsasoa hemen hasten delako” kanpainak bultzadapean

    2024-11-20
    Partekatu - Compartelo

    Sareak jartzeko lanetan Santakrutz zubian, La Salle Berrozpeko ikasleen eskutik



    Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak 2019an abiatu zuen ibaiak eta itsasoak babesteko kanpaina. Hainbat udalerrietan bertako Udalekin elkarlanean ibaien inguruetako eta zubien azpikaldeko barandetan, saretxo metaliko babesleak jartzea hala nola itsasoa hondakinez babestea edozein herritako kaletan egiten ditugun jarduerekin zerikusia duela jabetzea izan zen kanpainaren hasierako funtsa.

    Denbora guzti honetan hamarnaka herrietan ipini dira saretxoak, dagoeneko ehundaka eta ehundaka metro ipiniak izan dira. Saretxo hauek, lurrean dauden plastikoak ibaira erortzea ekiditen dute eta hortaz ibaiak eta itsasoa, azkenik, babesten dute.

    Eskaera eta adarrikapena “itsasoa hemen hasten da” kapnpainaren parte izan dira

    2022ko martxoan udalean erregistratu genuen hauek Andoainen ezartzea. Urte horretako uztailean “oilategiko” sare antzeko bat jarri zen hainbat puntuetan, zeinek zalantza batzuk sortu zituen, segurtasun arrazoiengtik eta baita itxura edo estetikagatik ere. Denbora dexentean gaia geldirik egon eta gero eta aldarrikapen kanpainak kalean egin ostean, azkenean aproposak diren saretxo metalikoak ezarri dituzte  Kale Berriko zubian (“Txurreriakoa”) eta Santakruz elizako zubian. Bere garaian ordea, gainontzeko zubiak eta pasealekuak babestea eskatu genuen, baita Makaldegian irtenbide integral bat bilatzea.

    Gaiari jarraipena egiten segituko dugu. Bitartean gogoratu hondakinik onena sortzen ez dena dela eta honekin hondakinak arduraz kudeatu eta zaborrontziak erabiltzeko deia berresten dugu.

    Itsasoa Andoainen ere hasten delako!

    Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, Andoainen 2024ko azaroan.


    Partekatu - Compartelo