Albistea
-
Lemoizko zentralaren etorkizunari buruzko mahaingurua
2025-04-11Ezker-eskuin, Zulaika, Calatayud eta Abad. ARGAZKIA: TXEMA GARCIA
Carmen Abad Ibáñez de Mataucok “Lemoizko zentral nuklearra eta eragindako lurrak erabilera publikoko espazio bihurtzea” proiektuari buruz paratu duen erakusketaren baitan, mahaingurua izan zen atzo Bizkaiko Arkitekto Elkargoan. Bertan parte hartu zuten Abadek berak, Joseba Zulaika antropologoak eta Daniel Calatayud arkitektoak.
Aretoa beteta, Lemoizko zentralaren etorkizunak herritarren artean sortzen duen kezkaren isla. ARGAZKIA: TXEMA GARCIA
Zulaikak nabarmendu zuen Jorge Oteizaren munduak Abaden proiektuan izan duen eragina. Daniel Calatayud, berriz, aditua da jasangarritasunean, eta irakaslea El Valleseko Arkitektura Goi Eskolan. Eguzkitik hornitzen diren kontsumo nuluko eta deskonektatutako eraikinak eta energia-berrikuntza eraginkorra izan zituen hizpide. Carmen Abadek, azkenik, bere proiektuaren bertuteak nabarmendu zituen, “eraitsiz eraikitzeko, eta zentralaren hondarra herritar guztion sinbolo eta ondare bihurtzeko”
ADI: erakusketa hasieran apirilaren 16ra arte zen, baina 30era arte luzatu dute:
Hona hemen erakusketaren inaugurazioa zela eta, argitaratu genuen oharra:
Ixone Sadabak Lemoizko zentralari buruz Alondegian paratu duen erakusketak ere zabalik jarraitzen du, kasu horretan apirilaren 27ra arte:
Ixone Sádaba. “Escala 1:1” – Azkuna Zentroa
Sadabaren erakusketaren aitzakian, Lemoizko zentralaren etorkizunari buruz duen iritzia plazaratu zuen Eguzkik:
Lemoiz: “Echar el olvido al futuro” (*) | Eguzki Talde Ekologista
Bisita Kontadorea






